ONDORIOAK

ONURAK:

Nekazaritza eta biziraupeneko metodoak irabazten atera datezke sumendien jardunaren eraginez. Errautsek eta material piroklasitikoek oso meankor bihur dezakete lurra eta uzta aberatsak jasotzeko aukera ematen diete nekazariei. Sumendien onberatasun horiek oso eragile ekonomiko eta sozial indartsua dira. Erupzioei aurre egiteko erari buruz pertsona horiek egiten dituzten gogoetak eta bizirik irauteko martxan jartzen dituzten teknikek ezagupen baliotsuak eskaintzen dituzte.

INGURUMENAREN GAINEAN DITUEN ERAGINAK:

Sumendiak zenbait puntu onuragarri izan arren, ingurumenari kalte handiak egiten dizkio.


Errauts- ekatiza: sumendiaren erupzioan laba pusketak edo gas-zutabeak botatzen dira airera; tamainaren arabera, errautsak, harea blokeak... izango dira. Errautsek suteak eragin ditzakete basoetan eta nekazaritzarako erabiltzen diren lurrak edo teilatuak estali, uztak hondatu edo aldi batez lurrak ereitea galarazi.
Su- isurketak: haitz beroak, tamaina desberdinetakoak eta gasetan bilduak, fluido gisa mugitzen dira sumendian behera eta ehunka gradu eta orduko 50 eta 150 kilometro arteko abiadura har dezakete.
Lokatza-erauntsiak: haitz zati, errauts, sedimentu eta ur kpuru handiek osatzen dituzte eta horregatik, oso azkar mugitzen dira aldapan behera eta harrapatzen dutena eramateko gaitasun ikaragarria dute. Lur-jauzi horiek aurrean eramaten dituzte zoruak, landaretza, haitzak eta bidean aurkitzen duten edozer, lokatza eta harrizko erreka erraldoiak osatuta. Herri osoak lurpean utzi izan dituzte eta ibai handien ibilguak aldatu.
Laba-ibaiak: sumendiak botatzen duten hatiz urtuaren isurketak eragiten ditu ibaiok, baina gutxitan sortzen dute biktimarik, oso astiro jaisten baitira. Ibai hauek ere bidean harraptzen dute guztia suntsitzen dute, erreta, kolpatuta edo lurperatuta.
Gasak eta euri azidoa: magmak gasak izaten ditu disolbaturik, erupzioek atmosferara isurtzen dituztenak; normalean txiko eta arriskutsuak izaten dira landare eta animalien bizitzarako. Gaser eragin kaltegarriak izan ditzakete, bereziki sumendiaren inguruetan. Euri azidoak pertsonei begietan, lurruazalean eta arnasketa sisteman egiten die kalte batez ere. Uztak kutsatu eta ukituriko landaretza jaten duten animaliei ere egiten die kalte. Zenbatientan, landaretzarentzat eta baita metalezko egiturentzat ere.
Ekaitz elektrikoak: sumendiak botatzen dituen gas eta lurrunek erraztu egiten dute hodeietan sortutako elektrizittatea airean zehar garraiatzea eta horrek tximista eta oinaztargi handiak sortzen ditu. Gainera, eurite bortitzak eizateko arriskua areagotu egiten da.
20070417klpcnatun_435_Ies_SCO.jpg

pompeya-bbc-serie.jpg